2009/09/01

Orain denak dituzte erbesteratzen

Arrotzek zutela erru guztia sinetsita
askatasuna eskatzen zuten paretetan,
ametsek gorputza hartuko zutela sinetsita
herrialdeak batu zituzten kateetan

Trukatu zituzten eskuak
lotu zituzten besoak
askatu zituzten gogoak

baina, diruak zituen horditzen
eta duintasuna kentzen

Orain berandu da,
itxi dituzte eskolak eta ospitaleak
ireki dituzte enbaxadak eta mugak
eta denak dituzte erbesteratzen








4 comentarios: