2009/10/09

Herta Müller-entzat Nobel saria

Aditu gabe ari nintzen entzuten irratia, esatariak berria eman duenean: Herta Müller alemaniar-errumaniar idazleak eskuratu du Literatura Nobel saria. Baina azkar ahaztu dut entzundakoa eta segundo batez burutik igaro zaizkidan pentsamendu guztiak isilduak geratu dira. Zorionez, Gorka Bereziartua ausartu da aireratzen nirean isilarazi ditudan gogoeten antzeko batzuk: Nobel Saria Solzhenitsyn-entzat… Em… a, ez!

Ez dut ezagutzen emakume hau eta ez dakit idazle ona edo txarra den. Dakidana da bere aita SSetan aritu zela Nazien alde borrokan eta bere idazkiak gogorki tratatzen dutela Ceacescuren diktadura (merezita). Baina Gorkak aipatu bezala, litekeena da horrelako figurei ematen zaizkien sariak “komunismoa” jipoitzeko gogoak elikatuta egotea. Ez dakit zein ezkutuko interes ote dagoen “komunismoa” bortizki jipoitzen jarraitzeko, batez ere garbi dagoenean “sozialismo errealeko” esperientzietara ez dagoela atzera buelta. Baina noski, sozialismo errealaren esperientziek bai balio dezaketela propaganda egiteko "komunismoaren" aurka. Inoiz ezagutu ez dugun komunismoaren mamu hori uxatzeko; oraindik beldur diote antza.

Halere, grazia egiten dit ikustea nola erabiltzen duten Ceacescu komunismoa astintzeko. Mendebaldeko herrialdeek ez dute gustuko oroitzapenak zaintzea, ez dute gogoratu nahi Ceacescu izan zela mendebaldeko potentzien lagun minenetakoa. Errumanian ez zen hitz egiten marxismoaz baizik eta errumaniartasunaz (noski alemaniar, hungariar eta rom etniakoek pairatu behar izan zuten joera nazionalista hori), bertan eraikitzen ziren gurean erosten ziren Renault 12ak eta Errumaniak parte hartu zuen Los Angeleseko Joko olinpikoetan, gainontzeko Europa Ekialdeko herrialdeek boikota egin zioten bitartean (boikota lau urte lehenago Estatu Batuek Moskuri egin ziotenari erantzuteko izan zen). Ez dute gogoratu nahi baina guk gogoratuko dugu:

"...la República Federal de Alemania ocupa el primer lugar en las relaciones económicas de Rumania con los países desarrollados. Estados Unidos le confirió la cláusula de nación más favorecida, en 1975. Su acercamiento a los países en vías de desarrollo le permitió obtener ventajas tales como la concesión, por los países de la Comunidad Económica Europea, de acuerdos preferenciales, y se le facilitó la entrada, en 1972, a organismos internacionales, como el Fondo Monetario Internacional".

Baina egun batez, utzi zioten deitzeari. Mendebaldeko agintariek ez zituzten argazki gehiago nahi Errumaniako diktadorearekin, nahiz eta ziur naiz Ceaucescu megalomanoak bere azkeneko egunetan oraindik amesten zuela bere mendebaldeko lagunek eskainitako besarkada eta konplizitate irribarreekin. Horietaz ere gogoratuko zen Saddan Hussein, gogoratzen diren bezala Noriega jenerala, Osama Bin Laden...

Entradas relacionadas



Widget by Hoctro | Jack Book. Brought to you by Blogger SEO.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Bitxiena kasu honetan gainera Herta Müllerren etniari ematen ez dioten ohiartzuna da. Badirudi eta jakintzat ematen dute hedabideek Errumanian ere alemanez mintzo diren giza-taldeak existitzen direla. Baina ni ez nago horren ziur.

Nik enfasi gehiego egingo nuke gutxi etnikoei ematen dien garrantzia sariak.

Izan ere eta noizean gogora ekarri behar baitugu estatuen mugez gaindi ere existitzen dela mundu bat.

Asier Blas dijo...

Eskerrik asko iruzkinagatik! Bai, baina nago kasu honetan ez dela gutxiengo linguistiko bati emandako errekonozimendu saria. Izan ere, gutxiengo guztiak ez baitira berdinak, batzuk, alemana bezala, hizkuntza indartsuak dira, aldiz, beste batzuk gutxiengoak izateaz gain ahulak dira politikoki edota sozialki.

Ongi izan

Oxandabaratz dijo...

Niri bitxiak egiten zaizkit beste hainbeste gauza, hoietako asko Jose Luis Forneo-ren "Un vallekano en Rumania" blogean agertu daitezke.

Lehena; Errumania eta bertako Estatu sozialista hain errepresibo-bortitzak eta abar eta abar izan baziren, zer dela eta ez zuen Müller andereak errumaniera 14 urte arte ikasi (berak esan bezala)? 14 urterarte Estatuaren hizkuntza ikasi gabe, hori duk hori asimilazioa hori (konparatu Espiniar Konstituzioa "demokratikoarekin" eta bertako mediaren jarrerarekin, non espainiera jakitea guztiz beharrezkoa den eta beste hizkuntza batzuk.. ez hainbeste eta euskararentzako eskubideak eskatzen badituzu jada "delaeta" zaren, ikus 18/98).

b) Behin eta berriz esaten dute bere aita komunistek II Gerrate Mundialean akatu zutela eta bere ama behartuta SESBera (honek atera behar huan, dedio!) lanera eraman. Noski, baina bere aita SStakoa zela jakiten badugu, agian ez da hain arraroa komunistek bera akatzea, eta beste alde batetik faxistek SESB kakaztuta utzi bazuten euren esterminio guda 23 milioi sobietar hiil ostean, agian ulergarriagoa da ekonomia sobietarra berregiteko SESBek faxisten aldekoei zor hori lanetan ordainaratea (kontuz! "ulergarria" esan dut, ez "justifikagarria").

d) Emakume hau hain disidentea eta hain erreprimitua bazen zergatik idazten zuen Errumanian 80ak ondo sartu arte, inork ezer debekatu gabe? 1981.ean alemanierazko beste idazle batzuekin Aktionsgruppe Banat (errumaniar sozialismoak hainbeste erreprimitutako alemaniar hiztunak) taldean ari zenean, jada Ceaucescuk urteak zeramatzan agintean. gainera, 1987.ean bera bere gogoz joan zen bizi-maila altuago zuen herrialde batetara, ez zuten politikagatik erbesteratu ez halakorik egin.

e) Badirudi sari hau "disidentziari" emaniko saria dela. Noizko Nobel saria Joseba Sarrionaindiarentzat? A, ez hori ez dela "disidentea", hori "terrorista" bat dela. Orwell (propaganda inperialistak oso gustoko duen beste bat) errepikatuz "disidente guztiak disidente dira, baina disidente batzuk beste disidente batzuk baino disidenteago dira".

f) Eta badirudi ere, Errumanian Herta Müllerren 1987eko kasua kenduta beste inork ez duela herrialdetik alde egin. Emango al diete noizbait nolabaiteko errekonozimendurik Ceucescuren ostean Errumanian ezarritako kapitalismo basatiak herrialdetik "deportatu" dituen eta "gizarte zibilizatuetan" lau txakur txikiren truke lan eta lan (eta lanik txarrenetan) dabiltzan 5 milioi errumaniar horiei?

g) Literatur Sari Nazionala Kirmen Uriberentzat. Bada zerbait. Baina "Brunete mediatikoak" segituan saltatu du, adibidez "El País" egunkariak esan du "Kirmen Uribe gana el Premio Nacional ocn una novela inñedita en español"; zilegitasuna kenduz edo. Noski, ribe ez da "disidente" bat, "delaeta" baizik.

Agurrak

Asier Blas dijo...

Eskerrik asko Oxan egindako esfortzuagatik sintetizatzeko beste zenbait galdera interesgarri. Osasuna!