2010/11/24

Koreako auziari buruz

Horrelakoetan gertatu ohi den bezala, esateko nituen guztiak ez nituen esan, baina tira, erlojuaren kontrakoan zenbait zertzelada eman nituen gatazkari buruz dudan iritziaz. Bestalde, aspaldiko artikulu batetan idatzi genituenak hemen topa ditzakezue ere bai:


La confrontación latente: El futuro incierto de la península coreana:
( www.cidob.org/es/content/download/6236/62751/file/blas_78.pdf )

6 comentarios:

  1. WikiLeaksen agertu da Txinak begi onez ikusten omen duela Korea batu bat erregimen kapitalista baten pean, nahiago duela Korea batu "hegotiarra" oraingo egoera baino edo Korea batu "ipartarra" baino. Hego Koreak inbertsio bilateralen aukera ematen dio Txinari, Ipar Korearekin ez dute interes berbera. WikiLeaksen arabera, Txinak uste du Ipar Korea segituaan behera etorriko dela eta eskenatoki hori ez du gaizki ikusten

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Oxan, lehenengo eta behin kontatu izan behar da kable horiek direla EEBBeko diplomatiko eta abarrekoak (batez ere azken hauek) igortzen dituzten informazioa eta inpresioak gordinean. Informazio horiek zerikusi gehiago edo gutxiago izan dezakete Txinak duen benetako jarrerarekin. Ziur naiz Txinak jolastu duela Korea batu baten ostertzearekin eta ziur naiz ez duela gaitzesten. Kontua da batasun horretan zein paper jolastuko duen Txinak arlo ekonomikoan. Batasuna ondo egongo da Txinarentzat asetuko duen pastel zati bat lortzen badu. Bitartean, hori segurtatua ez duen artean, nahiago du oraingo estatusa, eta aukeran, nahiago lukeena da Ipar Korea zuzenago bere lidergo ekonomikora makurtzea eta besteak beste, zenbait mehatzen ustiakuntzarako emakida lortzea. Tira, luzea da gaia eta denboraz pattal nabil, ongi izan!

    ResponderEliminar
  3. Con todos mis respetos, ignoras bastantes cosas de corea polular. Hasta ahora te he leido gustosamente sobre los paises balticos por toda la informacion que aportas, pero en la debate te dedicas a repetir topicos de los mass mierda.

    Halako astakeriak esan baino lehen irakurri apur bat gaiaren iguruan, badira saretik texto andana erakusten dutenak zein dan egoera.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo anonimo. Kalifikatiboak eta adjektiboak eman beharrean argudioak ematea eskertuko nuke. Bestalde, zure izaera orojakilea txunditu egiten nau, nork esan dizu ez dudala gaiari buruz irakurri edo azterketarik egin? Noski oker egon naitekeela, baina horrela bada argudioak eman behar dira. Errealitatearen ezagutza ez da lehiaketa bat. Halere ez da erraza izaten noski, nolatan zaude hain seguru batek idazten dituenak beste batek esan edo idazten dituenak baino zilegitasun handiagoa duela? Zergatik iturri batzuk fidagarriak dira eta beste batzuk ez?

    Guzti honetan gauza batek bakarrik ez du soluziorik eta parte batetan denok dugun muga bat da: bakoitzak dituen sinismen politikoak. Baina hau baino garrantzitsuagoa da oraindik bakoitzak duen leialtasun sinbolikoa.

    Tira, nire iritziaz gehiago jakiteko, eta ezagutzen ditudan iturrien parte bat jakiteko:
    www.cidob.org/es/content/download/6236/62751/file/blas_78.pdf

    ResponderEliminar
  5. noiz idatziko duzu berriro blogean?

    ResponderEliminar
  6. kaixo, ba egia esan Otsailetik aurrera egitea espero dut. Orain, ez dut denbora askorik, lana (ohiko eskolez gain master desberdinetan ematen ditudan eskolak aldi berean egokitu zaizki...) eta bidaiak tarteko izan ditudalako. Baina bigarren lauhilekoan lan zama txikiagoa izango dudanez, maizago idatzi ahal izango dut. Otsailetik aurrera bloga indarberritzeko asmotan nago. Ongi izan!

    ResponderEliminar